Hurrengo asteko ostiralean hasiko da Lehen Mailako lau t'erdiko txapelketa, Aritz Lasa-Stephane Lemuno partidarekin, eta abenduaren 12an izango da finala, igandearekin. Gaur aurkeztu dute torneoa, Bilbon, BBKren Kultura aretoan.
Aspe enpresatik Sebastien Gonzalez egungo txapelduna, Juan Martinez de Irujo, Augusto Ibañez Titin III.a, Julen Retegi, Abel Barriola, Aitor Zubieta, Mikel Olazabal, Yves Salaberri Xala, Aritz Lasa eta Mikel Beroiz ariko dira.
Asegacetik Asier Olaizola, Pablo Berasaluze, Oinatz Bengoetxea, Patxi Ruiz, Iñigo Diaz, Mikel Olaetxea, Stephane Lemuno, Iker Arretxe, Ekaitz Saralegi eta Mikel Urrutikoetxea.
pilota
Hilaren 15ean hasiko da lau t'erdiko txapelketa
Aritz Lasa-Stephane Lemuno izango da lehen partida. Finala, abenduaren 12an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu