Leitzako (Nafarroa) bi pilotari izango dira aurten Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalean, ekainaren 15ean: Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea. Honek duela bi aste lortu zuen txartela, Asier Olaizolari irabazita. Barriolak, berriz, atzo, Sebastian Gonzalez 22-8 hartuta mendean.
Aise irabazi zuen Barriolak. Partida hasi eta 9-0 jarri zen aurretik, eta alde hori erabakigarria izan zen. Gero, gainera, Gonzalezek berriro arazoak izan zituen ezkerreko hankan -duela bi aste zuntz haustura izan zuen-.
Barriolak hirugarren finala izango du, Bengoetxeak aurrena.
Donostian izango da finala, Atano III.ean.
Pilota
Hilaren 15ean izango da leitzarren arteko finala, Donostian
Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea ariko dira aurrez aurre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu