Palako espezialista onenak ariko dira urtarrilaren 21etik martxoaren 2ra Donostian, Munduko Pala Txapelketan. Bost bikote izango dira, eta denek denen aurka jokatuko dute ligaxka batean. Lehen sailkatua zuzenean sailkatuko da finalera, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatuko dute.
Partidak Carmelo Balda pilotalekuan jokatuko dituzte.
Munduko Pilota Kontseiluak eta Donostiako Udalak antolatu dute txapelketa.
Iaz, Gaubeka-Aierbek irabazi zuten txapela.