errugbia

Hilaren 29an jokatuko dute Miarritze-Baiona, Agileran

Lehengo larunbatean ziren jokatzekoak, Donostian, baina atzeratu egin zuten partida, hazizurri epidemia zela eta.

2011ko azaroaren 8a
20:19
Entzun

Miarritze-Baiona Frantziako Top14 Ligako derbia hilaren 29an jokatuko dute, data aldatu ondotik. Miarritzeko zelaian izango da: Agileran.

Lehengo larunbatean ziren jokatzekoak, Donostian, baina Lyon taldean hazizurri epidemia agertu zela-eta Miarritzeko jokalariak kutsatuta egoteko arriskua zegoela iritzi zion ligak —Miarritze haren aurka aritu baitzen astebete lehenago—, eta euskal derbia atzeratzea erabaki zuen.

Asteartearekin ariko dira orain Miarritze eta Baiona, 20:45ean. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.