Hiru bikotek dute aukera finalean aritzeko
TRINKETA. Heldu den asteburuan bukatuko da Binakako Txapelketaren lehen fasea, eta hiru bikotek finala jokatzeko aukera dute: Sorhuet-Etxeto, Ibarrola-Ozafrain eta Etxeberri-Arizmendi. Azken horiek Sorhuet-Etxetoren aurka jokatuko dute asteburuan, eta emaitza horrek zehaztuko du sailkapena. Sorhuet-Etxetok irabaziko balute, finalerako sailkatuko lirateke, eta beste bi bikoteek jokatu beharko lukete finalean sartzeko kanporaketa. Galduko balute, tanto aldeak argituko luke berdinketa hirukoitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu