behobia-donostia

Hiru korrikalari daude zaintza berezien arreta gunean

Beste bederatzi ospitaleratuta daude. Osakidetzak dio 40 korrikalari artatu zituela atzo larrialdietan.

2011ko azaroaren 14a
15:00
Entzun

Sargori izan zen atzo, eta Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuten korrikalariek ohi baino lan gehiago izan zuten helmugara iristeko. Hiru korrikalari gaur oraindik Donostia Ospitaleko zaintza berezien gunean daude, eta beste bederatzi ere ospitaleratuta daude.

Osakidetzak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuan 40 korrikalari artatu zituzten, eta horietatik hamabi dira ospitalean jarraitzen dutenak. Egoera larrienean daudenek arazo neurologikoak dituzte, egindako ahaleginaren ondorioz. Zaintza berezien gunetik kanpo ospitaleratuta daudenek ziurrenik senda-agiria bihar jasoko dute.

Larrialdi zerbitzura eraman zituzten 40 horiez gain, beste 330 artatu zituzten ibilbidean bertan DYAk eta Gurutze Gorriak, zorabiatuta, bihurrituekin edo bestelako arazoak jota.

Milaw eta Gebre garaile

20 kilometroko probaren 47. edizioan ez zen atzo eguraldi ona izan lasterka egiteko. Gizonezkoetan Abraham Milaw etiopiarra izan zen irabazlea, 1.02.57ko denborarekin, errekorretik ia lau minutura.

Emakumezkoetan haren herrikide Trihas Gebre garaile, marka eginda: 1.08.07. Aurten 23.400 lagunek eman zuten izena —inoiz baino gehiagok— eta 19.877 atera dira. Sailkapenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.