Arratsaldeko 18.00etan Lyongo Bellecour plazan bildu dira Reala animatzera hurbildu diren hiru mila zaleak. Handik partida erabakigarria jokatuko den Gerland futbol zelaira joango dira, eta bertatik zuzenenan harmailetara. Kanpoan giro hotza dago, baina realzaleak bero daude, eta norgehiagoka aurrera ateratzeko itxaropenarekin. Joaneko partidan 0-1 galdu zuen Realak etxean, eta emaitza horri buelta eman eta Europako Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sartzea dute orain helburu.
Balio bikoitzeko golik ez luzapenean
Realak gol bat sartuta norgehiagoka berdinduko luke, baina balio bikoitzeko golekin eztabaida piztu da. UEFAren txostenak garbi utzi du luzapenean etxetik at sartutako golek ez dutela balio bikoitzik. Partida 0-1 amaitzen bada, eta luzapenean 1-2, penaltiak botako dira. Zilarrezko gola egongo da: norbaitek luzapenaren lehen zatian aurretik amaitzen badu, partida amaitu da.
Txapeldunen Liga-Reala
Hiru mila zale ingururen berotasunak babestuko ditu Realeko jokalariak Lyonen
Lyonera hurbildu diren hiru mila zale inguru arratsaldeko seiretan eramango dituzte autobusez Olympique Lyon eta Realaren arteko partida jokatuko den Gerland futbol zelaira. Zaleak nekatuta iritsi dira Lyonera –hamaika orduko bidaia egin dute autobusez–, giroa hotza da kanpoan, baina zaleen barruko beroak babestuko ditu Realeko jokalariak. Partida bertatik bertara ikusteko aukerari ez dutenek, Espainiako telebistako bigarren katean eta Frantziako C+ telebistan jarraitu ahal izango dute, 20:45etik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu