Egunero daude ikusgai '6. uztaia' web programan Imanol Magro eta Enekoitz Telleria berriemaileek Rio de Janeirotik bidalitako bideokronikak. Olinpiar Jokoak bertatik bertara jarraitzen duten kazetariak telebistan azaltzen ez diren hamaika istorioren lekuko izan ohi dira. '6. uztaia' saioa beste hiru Olinpiar Jokotan ibilitako kazetariekin egon da, beren esperientzia gertutik ezagutzeko: Jon Ordoñez (Atenas 2004), Julen Etxeberria (Pekin 2008) eta Unai Zubeldia (Londres 2012) izan dira galderak erantzun dituztenak.
Programako eguneko erreportajeak Muhammad Ali boxeolaria du ardatz. Kirolaren izar distiratsuena joan den ekainean amatatu zen. Programan ez da faltako Danel Agirrek Berlindik hasitako bidaiaren 8. atala.