Emozio handirik gabekoa eta aukera gutxikoa izan da Realaren eta Espanyolen arteko partida. Emaitza, ordea, bikaina etxekoentzat; izan ere, aspaldian behar zituzten hiru puntu eskuratu baitituzte eta horri esker arnasa hartu ahal izan baitute.
Lehen zatian hobeto jokatu dute Espanyolekoek, nahiz eta benetako arriskurik ez duten sortu. Apurka-apurka, baina, esnatuz joan dira zuri-gorriak, eta 37. minutuan heldu da garaipena eman dien gola. Casillak Canalesen oinetara bidali du baloia, eta hark ederki baliatu du aukera.
Bigarren zatian hobeto jokatu dute etxekoek, eta baita gol aukerak sortu ere, azken minutuetan batez ere. Baina, azkenean, bat eta hutsekoarekin konformatu behar izan dute.