Ez da partida ona izan, ez behintzat etxekoentzat. Lehen minutuetan argi geratu da Leganesekoek ez zizkietela gauzak erraztuko, eta borrokatu egin behar izan dute gol aukerarik sortuko bazuten. Apurka, hala ere, zelaian nagusitasuna bereganatzen joan dira.
Gol aukera bikaina izan dute lehen zatiko 28. minutuan, eta baita 38.enean ere, El Zharrek buruz jaurtitako baloi bati esker. Baina huts egin dute bietan.Jokoa irauli egin da, ordea, bigarren zatiaren hasieran Munirren golarekin. 0 eta 2koa, berriz, 52. minutuan heldu da Alfonso Pedrazak sarera jaurti duenean John Guidettik egindako pasea.
Ordea, partidak erabakita zirudienean, Leganesek erasoari ekin dio eta baita lortu ere. 75. minutuan sartu 2-1ekoa Gabriel Piresek jaurtitako penaltia ate barrura bidaliz. Jokaldiak protestak eragin ditu, izan ere, Alavesekoek ez dute penaltirik ikusi John Guidettiren jokaldian. Azken minutuetan eta Rodrigo Elyren bigarren txartel horiaren ostean heldu da berdinketaren gola. Joseba Zalduak sartu du 89. minutuan.