Hiru taldeek irabazi egin zuten asteburuan
SUPERLIGA. 16. jardunaldiari zegozkion partidak jokatu zituzten euskal taldeek aurreko asteburuan. Athleticek 1-2 irabazi zion Prainsari; zuri-gorriak sailkapeneko bigarren postuan daude, Bartzelona liderrarengandik hiru puntura. Realak 0-2 irabazi zion Olivenzari: donostiarrak zortzigarren postuan daude. Lagunak-ek, azkenik, 3-1 irabazi zion Collerenseri; nafarrak hamabigarren daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu