Hiru urterako akordioa egiteko zorian daude Athletic eta Aduriz

Zuri-gorriek 2,5 milioi euro ordainduko dizkiote Valentziari; aurrelaria hirugarren aldiz ariko da Bilbon

Erredakzioa
Bilbo
2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Aritz Adurizek Athleticen jokatuko du hurrengo hiru denboraldietan. Datozen orduetan egoera erabat iraultzen ez bada, bai, behintzat. Bilboko klubak oraindik ez du berretsi albistea, baina Manuel Llorente Valentziako presidenteak berak atzo aitortu zuen Athleticekin hizketan ari direla, eta herrialde katalanetako hainbat komunikabidek ere kaleratu zuten atzo albistea. Iturri horien arabera, Bilboko klubak 2,5 milioi euro ordainduko dizkio Valentziari, eta aurrelari donostiarrak 1,5 milioi euro inguru jasoko du urtero.

Bitxia bada ere, hirugarren aldiz ariko da Aduriz Athleticen. 19 urterekin iritsi zen lehen aldiz Bilboko klubera, Athletic B-ra, eta debuta egin zuen lehen taldearekin, baina Lezamatik urruti jarraitu behar izan zuen futbolari bidean. Burgosen egin zuen denboraldi bat (16 gol sartu zituen), eta Valladoliden hurrengo denboraldi eta erdia. Oso ona hura ere. Horrek eraginda, krisi hotsak tarteko, berriz ere fitxatu zuen Athleticek Aduriz, neguko merkatuan. 23 gol sartu zituen bi denboraldi eta erdian, baina Fernando Garcia Makuak Mallorcari saldu zion jokalaria 2008ko udan, bost milioi euroren truke —oraindik ez du jaso kopuru guztia—. Hurrengo bi sasoietan 24 gol sartu zituen Mallorcan, eta Valentziak fitxatu zuen segidan. 31 urterekin, Mallorcako jokalari bikain hura izan nahiko du berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.