Aurtengo Paralinpiar Jokoetako hirugarren domina, zilarrezkoa, irabazi du Richar Oribe igerilari donostiarrak, 4x50 erreleboetan. Espainiako taldeko kideekin lehiatu da Oribe proba horretan, eta urrea hurbili izan badute ere, azkenean, igerilari txinatarrak nagusitu zaizkie. Brasil izan da hirugarren.
Asteartean urrezko domina eskuratu zuen 200 metro libreetan, eta gainera, munduko marka ondu zuen. Igandean, berriz, zilarrezkoa lortu zuen 100 metro libreetan.
Paralinpiar Jokoak
Hirugarren domina irabazi du Oribe igerilari donostiarrak, 4x50an
Zilarrezkoa eskuratu du oraingoan, Espainiako taldearekin lehiatuta. Txinatarrek irabazi dute lasterketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu