Hirugarren lehia jarraian irabazi nahi du Baskoniak, gaur
Kirolbet Baskoniak Alba Berlin hartuko du gaur etxean (21:00, Dazn), Euroligako 28. jardunaldian. Europako txapelketa nagusiko sasoi honetan oraindik lortu ez dutena erdietsi nahi dute gasteiztarrek: hirugarren partida jarraian irabaztea. Era berean, horrek Baskoniari modua emango lioke kanporaketetarako sailkatzeko lehiari lotuta jarraitzeko. Hamar talde inguru ari dira borrokan lau postu lortzeko, zazpi jardunaldi falta direla. Alba Berlinek lehen itzulian astindua eman zion Baskoniari (81-57). Euroligan bi aldiz jokatu du Gasteizen, eta bietan galdu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu