Berlingo lauko finalean izango da Laboral Kutxa. Gasteizko taldeak kanporaketako hirugarren partida irabazi dio Panathinaikosi.
Partida orekatua jokatu dute bi taldeek. Atsedenaldian, bost punturen aldearekin zen nagusi Laboral Kutxa, eta hirugarren laurdenean are parekatuagoa zegoen markagailua, puntu bakarra baitzuten alde gasteiztarrek. Azken laurden izugarria egin du Baskoniak, hiruko lerrotik lortu du abantaila handitzea. Beste bi partida bazituen, baina ez du horien beharrik izan Laboral Kutxak Euroligako lau onenen artean egoteko.
Lauko Finala maiatzaren 14 eta 15ean jokatuko da, Berlinen, eta Laboral Kutxak Fenerbahce izango du aurkari finalerdietan. Istanbulgo taldeak Real Madril kanporatu du (3-0). Koadroko beste aldean CSKA Mosku ere sailkatuta dago, eta Lokomotiv Kuban edo Bartzelona izango du aurkari. Momentzu Kataluniako taldea 2-1 doa aurretik kanporaketan.