Futbola. Munduko Kopa

Hirugarrena AEBentzat

Indar erakustaldia egin zuten estatubatuarrek Japoniari 5-2 irabazita.

Becky Sauerbrunn eta Meghan Klingenberg, AEBetako jokalariak, bandera eskuetan, Japoniaren aurkako partida amaitu berritan. CARMMEN JASPERSEN / EFE
2015eko uztailaren 6a
07:47
Entzun

Merezita lortu zuten titulua estatubatuarrek, ordura arteko txapeldunaren aurka jokatutako partidan. Hamasei minutu aski izan zituzten Carli Lloydenek lehia erabakita uzteko. Londresko Olinpiar Jokoetan gertatu moduan, Nadeshikoren taldea ez zen gai izan AEBak garaitzeko.

Ordu laurdenean, 4-0ekoa egina zuten Lloydenek, arerioak burumakur eta ezinean utziz. Ahalegindu ziren, hala ere, japoniarrak, eta bi gol sartu zituzten, haietako bat Julie Johnstonek bere atean sartutakoa. 54. minutuan, ordea, 5-2koa sartu zuten AEBekoek, Japoniak defentsan egindako hutsak agerian utziz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.