PISTA

Hodei Mazkiaran ez da sailkatu final-zortzirenetarako

Esprintean lehen saiakeran huts eginda, bigarren aukera izan du arratsaldean, baina Bernard Esterhuizenek aurrea hartu dio.

2012ko abuztuaren 4a
11:16
Entzun

Hodei Mazkiaranek (Altsasu, 1988) ezin izan du final-zortzirenetarako sailkatu, esprint saioan. Goizeko sailkatze proban kanpoan geratu da, eta arratsaldean bigarren aukera ere ezin izan du baliatu hurrengo txandan lehiatzeko. Bernard Esterhuizenek (Hegoafrika) utzi du kanpoan. 

Ez du ondo hasi eguna Mazkiaranek. Lehenengo sailkatze saioan eserlekua hautsi egin zaio, eta berriro egin behar izan du. Bigarren saioan, baina, ez du sailkatzerik izan. ”Bigarren aldiz lehiatu dudanean urduriago nengoen. Hankak nekatuago neuzkan, eta sentsazio txarrak eduki ditut. Oso gogor lan egin dut, eta, horregatik, triste samar nago. Baina saiatuko naiz bigarren aukera horretan nire onena ematen, sailkatu ahal izateko”.

Mazkiaranek azken orduko aldaketa bategatik aritu behar izan du esprintean Olinpiar Jokoetan. Urtea keirina prestatzen eman du, baina Espainiako selekzioak esprintean aritzeko eskatu zion ezustean. Prestakuntza eskasa zela eta, jakin bazekien zail izango zuela ezer aipagarririk lortzea, baina lehen hamarretan sailkatzearekin konforme zen, BERRIAri atzo egindako adierazpenen arabera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.