Larunbat honetan hasiko da Lehen Mailako lau t'erdiko txapelketa, Iruñean, Olaizola I.a-Diaz eta Ruiz-Del Rey partidekin. Denera hogei pilotari ariko dira txapelketan.
Aspe enpresakoak hamar izango dira: Augusto Ibañez Titin III.a -gaurko txapelduna-, Abel Barriola -txapeldunordea-, Juan Martinez Irujo, Aitor Zubieta, Yves Salaberri Xala, Sebastian Gonzalez, Alberto Del Rey, Asier Berasaluze Berasaluze IX.a, Mikel Olazabal eta Joseba Larralde.
Asegarcekoak: Aimar Olaizola Olaizola II.a, Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a, Patxi Ruiz, Asier Olaizola Olaizola I.a, Juantxo Koka, Iker Arretxe Arretxe II.a, Iulen Retegi Bi, Iñigo Diaz -Bigarren Mailako txapelduna-, Pablo Berasaluze Berasaluze VIII.a eta Imanol Agirre.
Final-hamaseirenak jokatuko dituzte lehendabizi, gero zortzirenak, eta Irujo, Titin III.a, Barriola eta Aimar Olaizola zain izango dituzte final-laurdenetan. Finalerdietan ligaxka jokatuko dute.
Bigarren Mailakoan, berriz, hamalau pilotarik hartuko dute parte.
Gaur egin dute txapelketen aurkezpena, Bilbon.
Kirola
Hogei pilotari ariko dira lau t'erdiko txapelketan
Larunbat honetan hasiko da, Iruñean. Titin III.a da gaurko txapelduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu