AUTOMOBILISMOA
Hogeita bat gidari gaur Olaberriko zirkuitu berri eta azkarragoan
Olaberrian (Gipuzkoa) prest dago dena gaur automobilismo zirkuituko lehen sari nagusiarako. Aurten zirkuitua berritu eta abiadura handiagoan aritzeko moduan jarri dute. 21 gidarik hartuko dute parte, eta Andres Vilariño eta Adolfo Posada, Reynard F3000 autoekin biak, dira faborito. Sarrera 8 eurokoa da. Entrenamendu libreak goizez egingo dituzte, eta lasterketa 15:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu