Azken txanpan ederki sufritu arren, Hondarribia-Irunek 61-64 irabazi zion atzo Obenasari euskal derbian, Iruñeko Arrosadia kiroldegian. Partida ona jokatu zuten bi taldeek, baina atsedenaldirako jada 30-45 aurretik ziren gipuzkoarrak. Estu eta larri, baina denboraldiko lehen garaipena lortu zuen azkenean Hondarribia-Irunek.
Hondarribia-Irunek sendoago jokatu zuen lehen laurdenetik bertatik. Partidako jokalaririk onena Rad Obenasakoa izan zen, hogei puntu lortuta, baina taldekideek ez zioten gehiegi lagundu. Gipuzkoarren taldean ez zen jokalaririk nabarmendu, baina talde oreka hobeto mantendu zuen, eta horregatik irabazi zuen.
Bost jardunaldiren ondoren, garaipen bakarrarekin daude bi taldeak sailkapenean. Datorren asteburuan Celta hartuko du Hondarribia-Irunek, eta Obenasa Perfumerias Avenidaren kantxan ariko da.
Hondarribia-Irun 61-64 nagusitu zaio Obenasari
Lehen laurdenetik oso serio jokatuta, denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute gipuzkoarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu