Hondarribia-Irunek 79-76 irabazi dio Eivissari
SASKIBALOIA. Mailari eusteko borrokan partida garrantzitsua irabazi zuen atzo Hondarribia-Irunek etxean, Eivissaren aurka (79-76). Etxeko taldea atzetik joan zen lehen zatian, baina bigarrengoan suspertu egin zen eta hamar puntuko aldea lortu zuen partida amaitzeko minutu bat falta zela. Eivissak, baina, luzapena behartu zuen. Zorionez, luzapenean etxekoek ez zuten huts egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu