Hondarribia-Irunek Eivissa hartuko du gaur
SASKIBALOIA. Iragan astean irabazi ondoren, Hondarribia-Irunek bigarren partida jarraian irabaz dezake gaur, Hondartzan, Eivissaren aurka (19:00). Aurkaria sailkapeneko erdi mailako taldea da. Obenasa Nafarroak, berriz, partida oso zaila du gaur etxetik kanpo, Rivasen aurka (19:00). Madrilgo taldea ligako indartsuenetako bat da, eta Obenasak oso zail izango du azken postutik irtetea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu