D Multzoa

Hor dago Alemania

4-0 irabazi dio Australiari, txapelketako aurreneko gol zaparradan. Ozilekin eta Mullerrekin jauzia eman du zelai erdian.

2010eko ekainaren 14a
19:01
Entzun
Alemania beti sartu behar da Munduko Kopan faboritoen artean -hiru aldiz izan da txapeldun, lau aldiz txapeldunorde-, eta Hegoafrikakoan ere segituan hasi da hor dagoela esaten besteei. Berak lortu du txapelketako lehen gol zaparrada: 4-0 irabazi dio Australiari estreinakoan.

Nahiz eta Australiak 3. minutuan gol aukera ona izan eta ondo ekin partidari, Alemaniak berehala bideratu du garaipena, 8. minutuan Podolskik 1-0ekoa sartuta. 2-0eko gola 20.ean egin du, Klosek -mundialetako 11. gola du-.

Alemanian biok segitzen dute aurrean titular, taldeak defentsa gogorra izaten jarraitzen du, eta gaur egun lehen aldean zelai erdia du hobea, Ozilekin eta Mullerrekin.

Alemania 4. Neuer; Lahm, Friedrich, Mertesacker, Badstuber; Schweinsteiger, Khedira, Ozil (Mario Gomes, 74m), Muller; Podolski (Marin, 81m), Klose (Cacau, 68m).

Australia 0. Schwarzer; Wilkshire, Moore, Neill, Chipperfield; Emerton, Culina, Grella (Holman, 46m), Valeri, Cahill, Garcia (Rukavytsya, 64m).

1-0: Podolski (8m). 2-0: Klose (26m). 3-0: Muller (68m). 4-0: Cacau (70m).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.