Txirrindularitza

Hornerrek, etapa eta lidergoa

Lobeirako begiratokira iristeko kilometroa falta zela jo du erasoa RadioShackeko estatubatuarrak, eta errematea eman dio RadioShacken lan onari.

unai zubeldia
2013ko abuztuaren 26a
18:22
Entzun

Chris Hornerrek (RadioShack) irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa, Lobeirako begiratokian, helmugara iristeko kilometro bat falta zela erasoa jo eta bakar-bakarrik iritsita. 500 metro falta zirela harrapatu du Ivan Santaromita (BMC), eta, etapa garaipenaz gain, liderraren maillota ere jantzi du RadioShackekoak. Alejandro Valverde (Movistar) helmugaratu da bigarren, hiru segundora —sei segundoko gainsaria hartu du—, eta Joaquim Rodriguez (Katuxa) hirugarren, denbora berean, lau segundoko gainsaria jasota. Sei segundo galdu ditu gaur arteko liderrak, Vincenzo Nibalik (Astana). Haimar Zubeldia (RadioShack) izan da euskaldunik onena etapa, 8. postuan, sei segundora, eta usurbildarra dago ondoen kokatuta sailkapen nagusian ere, 4. postuan, Hornerrengandik 16 segundora. Pablo Urtasun (Euskaltel), Fabricio Ferrari (Caja Rural), Cyril Bessy (Cofidis), Vicente Reynes (Lotto) eta Luca Dodi (Lampre) ibili dira ihes eginda, baina, haizeak eraginda, abiadura bizian ibili da tropela. Hirutan zatitu da momentu batean, baina faborito gehienak elkarrekin helmugaratu dira. Lalin eta Fisterra artean laugarren etapa jokatuko dute bihar, oso arriskutsua eta gogorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.