txirrindularitza

Horrillo erretiratu egin da

Iaz eroriko larria izan zuen Giroan, eta hilzorian egon zen. "Beste txirrindulari batzuek ez dute jakiten nola utzi, noiz utzi. Niri erorikoak esan zidan", adierazi du. 35 urte ditu.

2010eko urtarrilaren 8a
17:23
Entzun
Pedro Horrillok (Ermua, Bizkaia; 35 urte) ziklista izateari utzi dio, berak jakinarazi duenez. Rabobank taldeak aurtengorako kontratua berritzeko eskaintza egin zion arren -2005etik bertan zegoen-, erretiroa hartzea erabaki du. "Beste txirrindulari batzuek ez dute jakiten nola utzi, noiz utzi. Niri erorikoak esan zidan", adierazi du.



Iazko maiatzaren 16an eroriko larria izan zuen Italiako Giroan Horrillok; Culmine di San Pietro mendatetik jaisten ari zela, 80 metroko hegaldia egin zuen amildegitik behera. Kolpe gogorra zeukan buruan, ezker hankako izterrezurra apurtu zuen, eta saihets asko hautsi zituen. Bergamoko (Italia) ospitalean koman sartu zuten, hilzorian egon zen ia-ia, baina onik atera zen. Ekainaren 1a eta 24a bitartean gorputza osatu zioten Iruñean, Nafarroako Unibertsitateko Klinikoan.

Ekainaren bukaeran eman zioten senda agiria, eta Bilboko errehabilitazio zentro batean segitu zuen osatzen.

1998an egin zuen debuta profesionaletan, Vitalicio Seguros taldearekin. Bederatzi garaipen lortu ditu urteotan -denak etapak-. 2004an izan zuen denboraldirik onena alde horretatik: Paris-Nizan eta Dauphine Liberen irabazi zuen. 2002an Euskal Bizikletako etapa bat ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.