Horrillok positibo eman du, asmaren aurkako botika batekin
Pedro Horrillo txirrindulariak positibo eman zuen apirilaren 1ean Fleche Brabançonne lasterketan. Analisian formeterol substantzia antzeman zioten Ermukoari. Asmaren aurkako botiketan dago substantzia hori, eta horregatik, bere taldeak bulegoetako akatsa izan dela esan du. Horrillok 1996az geroztik du asmaren aurkako botikak hartzeko baimena, baina otsailean tratamendua aldatu zuen, UCIri aldaketa horren berri ematea ahaztuta. Rabobankek txirrindularia ez zigortzea espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu