Bi kanporaketa aurrekoak gainditu ostean, Europa ligako multzokako zozketan zen Athletic. Patuak Herta Berlin (Alemania), Luhansk (Ukraina) eta Oestersunds (Suedia) taldeekin parekatu ditu. Itxura batean, Athletic da talderik indartsuena, eta hurrengo kanporaketan egon behar luke.
Realari, berriz, talde zailagoa egokitu zaio: Zenit (Errusia), Rosenborg (Norvegia) eta Vardar (Mazedonia). Errusiarrak, Mancinik gidaturik, Errusiako talderik indartsuenetariko bat dira. Era berean, gertutik zaindu beharko dituzte norvegiarrak eta mazedoniarrak.
Azken hori talde gaztea da, baina teknikoki ona. Turkiako Fenerbache kaleratu berri dute. Halere, etxean puntuak lortuz gero, badu aukerarik hurrengo kanporaketan egoteko.
Carlos Gurpegi Athleticen ordezkari instituzionalak ontzat jo du zozketa: "Aurkariei errespetua galdu gabe, kanporaketa gainditu beharko genuke". Mikel Ubarretxena Realeko presidenteordeak, berriz, aitortu du multzo "zaila" egokitu zaiela: "Liga eta horren bidaia luzeak uztartzea zaila izango da".