102 partidatan zuzendu zuen Kendallek (Ryton, Erresuma Batua, 1946) talde zuri-gorria, eta horietatik 44tan eskuratu zuen garaipena. 29 partida galdu zituen, eta beste horrenbeste berdindu.
Kendallen ibilbide profesionala Everton taldeari estuki lotuta dago. Hiru aldiz izan zen Liverpoolgo klubeko entrenatzailea: 1981etik 1987ra, 1990etik 1993ra eta 1997tik 1998ra. Jokalari gisa ere aritu zen Evertonen, 1966tik 1974ra eta 1981etik 1982ra. Orotara, 721 partida jokatu zituen jokalari gisa ibilbide profesional osoan, eta 722 partida zuzendu zituen entrenatzaile gisa.
2006ko abuztuaren 12an Athleticek parte hartu zuen Evertonek prestatu zion omenaldian. Bilboko taldeak doluminak adierazi dizkie Kendall zenaren gertukoei.