Gaizki, oso gaizki hasi du denboraldia Amaya Sport San Antoniok. Ez da gutxiagorako, ez baitago Ligako lehen partidan mailaz igo berri baten pistan astindu latza jasotzea baino hasiera okerragorik. Azken emaitza argigarria da oso: 33-24. San Antoniok ez zuen aukera txikiena ere izan Huesca mendean hartzeko. Lehen minutuetan ez ezik, beti izan zen aurretik etxeko taldea. Hasiera parekatua izan zen norgehiagoka (12-10), baina Huescak bost gol sartu zituen jarraian, eta hor hautsi zen partida. Bigarren zatian, gainera, etxekoak nahierara aritu ziren iruindarren atea erraz zulatzen. Hala, hamabi golen aldea ere izan zuten (31-19). Azken minutuetan, baina, San Antoniok emaitza txukundu zuen.
Anaitasunak, berriz, Herrialde Katalanetan ekingo dio, gaur, Asobal ligari, maila nagusian azken aldiz aritu eta 28 urtera. Kontrario zaila izango du estreinaldirako, Granollersen aurka ariko baita (18:30). Manolo Cadenasek entrenatzen duen taldea laugarren izan zen aurreko sasoian, eta zenbait jokalari garrantzitsugaldu dituen arren —Antonio Garcia eta Alvaro Ferrer Ademarrera joan dira—, denboraldi honetan ere goiko postuetan egon nahi du. Etxaburuk jokalari guztiak ditu prest gaurko partidarako.
Huescan astindua jasota hasi du liga Amaya Sport San Antoniok
Iruñeko taldeak ez du aukerarik izan, eta 33-24 galdu du maila nagusira igo berri den taldearen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu