TXIRRINDULARITZA. MUNDUKO TXAPELKETA VERONAN

Hurikovak eta Brajkovicek leporatu dituzte lehen dominak

Perez nafarra 22. postuan sailkatu zen 23 urtez azpikoen erlojupekoan

Erredakzioa
BARDOLINO
2004ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Emakumezkoen junior mailako erlojupekoarekin hasi zen Veronako Munduko Txapelketa, baina ez Veronan bertan, gertu dagoen Bardolino hirian baizik, Lago di Garda aintziraren ertzean. Tereza Hurikova txekiarrak irabazi zuen urrezko domina emakumezkoetan.

22.14ko denbora egin zuen 15,75 kilometroko bidean. 17 urte ditu Hurikova gazteak, eta ezusteko handi samarra izan da haren garaipena, denboraldiko emaitzei errepasoa egin eta gutxitan sailkatu baita onenen artean Hurikova. Txekiarrak, halere, justu antzean leporatu zuen urrea. Bost segundo atera zizkion Rebecca Much estatubatuarrari, eta sei besterik ez hirugarrenari, Amanda Spratt australiarrari. Much, Spratt, eta Sabine Fischer alemaniarra ziren urrea irabazteko hautagaiak, baina bik bakarrik lortu zuten domina, eta Fischer alemaniarra munduko txapelketetako postu gaiztoenean sailkatuta, laugarren postuan, itzuli zen etxera.23 urtez azpiko gizonezkoen erlojupekoa ere jokatu zen, arratsean, baina proba horretan ez zen ustekaberik egon. Faboritoetako batek, Janez Brajkovicek egin zuen denbora onena, 36,7 kilometroko ibilbidean. 46.56ko denbora egin zuen, 46,975eko batez bestekoa lortzeko. 21 urte dituela gogoan, ez da datu txarra. Thomas Dekker holandarrarentzat izan zen zilarra eta brontzea, aldiz, Vicenzo Nibali italiarrarentzat.Brajkovicek denboraldi bikaina osatu du, Europako Txapelketan txapeldunordea izan delako aurten. Bere alde eduki zuen faboritoetako bat, Dekker holandarra, bera baino bi minutu lehenago abiatu izana. Haren tarteko erreferentziek bete-betean jarduten lagundu zioten. Probako porrota beste alemaniar batena izan zen, Christian Mullerrena.

-

Sailkapenak



 

SAILKAPEN NAGUSIA





1. Tereza Hurikova (Txe.) 22.14.2. Rebecca Much (AEB) 5.37ra3. Amanda Spratt (Aus.) 5.67ra4. Sabine Fischer (Ale.) 51.58ra5. Marianne Vos (Hol.) 55.45era6. R. Knetemann (Hol.) 57.94ra7. A. Sontheimer (Ale.) 1.01.83ra8. N. Mapley (Aus.) 1.09.08ra9. I. Zemlianskaia (Erru.) 1.13.26ra10 .E. Merlot (Fra.) 1.19.41era11. A. Dawidowicz (Pol.) 1.21.39ra12. Martina Faccin (Ita.) 1.21.46ra

SAILKAPEN NAGUSIA





1. Janez Brajkovic (Esl.) 46.56.392. Thomas Dekker (Hol.) 18.93ra3. Vincenzo Nibali (Ita.) 19.32ra4. D. Cornu (Bel.) 20.95era5. Christian Müller (Ale.) 47.75era6. Fr. Rivera (Ita.) 1.00.68ra7. Piotr Mazur (Pol.) 1.21.80ra8. Andrii Grivko (Ukr.) 1.23.24ra9. Lukasz Bodnar (Pol.) 1.27.47ra10. S. Belov (Erru.) 1.33.47ra11. Olivier Kaisen (Bel.) 1.35.33ra22.

Alan Perez



(Esp.) 2.50.39ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.