Thor Hushovd izan da irabazlea gaur Frantziako Tourreko laugarren etapan (Villers Cotterets-Joigny, 193 kilometro), esprintean. Tourrean irabazi duen bosgarren etapa du. Robert Hunter izan da bigarren, Oscar Freire hirugarren, Erik Zabel laugarren.
30. kilometrotik helmugarako zazpi falta ziren arte ihes eginda egon da Gorka Verdugo Euskalteleko txirrindularia, Kjell Carlstrom, Juan Antonio Flecha, Sylvain Chavanel eta Christian Kneesekin. Gehienez, ia lau minutuko aldea izan dute, baina ez dira heldu helmugara bakarrik.
Fabian Cancellarak segitzen du lider, eta Hushovd bigarren jarri da, 29 segundora.
Bihar, Tourreko bosgarren etapa: Chablis-Autun (182,5 kilometro). Laugarren mailako lau mendate izango dituzte, hirugarren mailako hiru eta bigarren mailako bat.
Txirrindularitza
Hushovdek irabazi du esprintean
Cancellarak segitzen du lider Tourrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu