Frantziako Tourra

Hushovdek irabazi du hamaseigarren etapa

Esprintean irabazi du, eguneko ihesaldian parte hartu ondoren. Azken hogei kilometroetan zegoen 2.mailako mendateak eman du gaur ikuskizun handiena. Tourreko lider Voekclerrek (Europcar) jarraitzen du

2011ko uztailaren 19a
17:37
Entzun

Thor Hushovdek (Garmin) irabazi du Tourreko hamaseigarren etapa, esprintean. Eguneko ihesaldian egon da Hushovd, helmugarako 20 kilometro falta zirenean apurtu da ihesaldiko taldea eta Hushovd (Garmin) aurrekaldeko taldetxoan egon da.

Thomas Voecklerrek (Europcar) jarraitzen du Tourreko lider.

Gaurko etapan hainbat ihesaldi saiakera izan diren arren, eguneko ihesaldia hamar txirrindularik osatu dute: Alan Perez (Euskaltel), Ryder Hesjedal (Garmin), Thor Hushovd (Garmin), Edvald Boasson Hagen (Sky), Andriy Grivko (Astana), Tony Martin (HTC), Jeremy Roy (Francaise des Jeux), Marco Marcato (Vancasoleil), Mikhail Ignatiev (Katusha) eta Dries Devenyns (Quick Step).

Helmugarako 20 kilometro falta zirela, 2. mailako mendate batean, iheslarien artean lehia hasi da. Hesjedalek aurrea hartu du baina Hushovd eta Boasson Hagenek atzetik jarraitu eta aurreratze lortu dute.

Tropela ere oso bizi ibili da 2.mailako mendate honetan. Alberto Contadorrek erasoa jo du helmugarako 15 kilometro falta zirenean eta ikuskizun polita eskaini du. Hasieran Andy Schleckek eta Thomas Voecklerrek apustuari eutsi badiote ere atzean geratu dira azkenean. Cadel Evans eta Samuel Sanchez gehitu zaizkio Contadorri eta hiruek osatu dute tropeletik ihes egindakoen taldetxoa.

Eguraldi iluna izan da gaurko etapan, euriarekin aritu behar izan dute txirrindulariek. Alpeetan izango dira bihartik aurrera eta dirudienez eguraldiak ez du hobetzeko asmo handiegirik. Iragarpenen arabera, ostegunean elur arriskua dago Galibierreko tontorrean.

Bihar hamazazpigarren etapa jokatuko da, Gap eta Pinerolo artean. 179 kilometro izango ditu.

Etapa     Irabazlea                                                    Liderra

1.-           Phillipe Gilbert (Omega Pharma)               Phillipe Gilbert (Omega Pharma)

2.-          Team Garmin-Cervelo                                 Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

3.-          Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo)           Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

4.-          Cadel Evans (BMC)                                    Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

5.-          Mark Cavendish (HTC)                               Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

6.-          Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky)        Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

7.-          Mark Cavendish (HTC)                               Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

8.-          Rui Costa (Movistar)                                   Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

9.-          Luis Leon Sanchez (Rabobank)                 Thomas Voeckler (Team Europcar)

10.-        Andre Greipel (Omega)                              Thomas Voeckler (Team Europcar)

11.-        Mark Cavendish (HTC)                               Thomas Voeckler (Team Europcar)

12.-       Samuel Sanchez (Euskaltel)                       Thomas Voeckler (Team Europcar)

13.-      Thor Hushovd (Garmin-Cervelo)                  Thomas Voekcler (Team Europcar)

14.-      Jelle Vanendert (Omega)                             Thomas Voekcler (Team Europcar)

15.-      Mark Cavendish (HTC)                                Thomas Voekcler (Team Europcar)

16.-      Thor Hushovd (Garmin)                                Thomas Voekcler (Team Europcar)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.