Espanyol 2 - Reala 1

Huts egin du Realak

Atsedenaldira markagailua alde dutela heldu badira ere, bigarren zatian ez dute ondo jokatu Eusebiorenek.

Mikel Oiartzabal, Realeko jokalaria, Espanyolen aurkako partidan. ALEJANDRO GARCIA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 11
14:14
Entzun

Itxura txarra ematen ari da Reala Ligan, eta gaur ere haren jarraitzaileek ez dute ezer ospatzekorik izango, beste behin, esku hutsik itzuli baitira txuri-urdinak etxera, Espanyolen aurka 2-1 galdu ostean. 

Lehen zatian ondo ibili dira eta horren froga 0-1ekoarekin heldu direla atsedenaldira William Josek sartutako golari esker. Ordea, oso bestelakoa izan da aldageletatik irten den taldea. 

Zelaira irten eta berehala erasoari ekin diote etxekoek, eta Baptistaok jakin du txuri-urdinek defentsan egindako akatsa ikusten, banakoa sartuz. Hortik aurrera Espanyol izan da nagusi. Bi eta batekoaren ostean, Eusebiorenek ahaleginak eta bi egin dituzte markagailua berdintzeko, baina Cornellan geratu dira hiru puntuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.