Emakumezkoen 1. maila

Huts handia egin du Athleticek

Astindua eman dio Madrilek (4-1), atzealdeko taldeetako batek. Hogeigarren minuturako, 3-0 galtzen ari ziren zuri-gorriak, eta hasiera makal horrek erabat kondenatu ditu.

Damaris Egurrola, aurreko jardunaldiko partidan, Lezaman. FOKU
Aitor Manterola Garate.
2020ko urtarrilaren 19a
09:55
Entzun

Ezusteak onerako eta txarrerako izaten dira, eta, gaur eguerdian, Athleticena ona ez den aldean jartzekoa izan da. Madril talde apalaren aurka (azken-bosgarrena da) 4-1 galdu dute zuri-gorriek emakumezkoen 1. Mailan. Hasi eta berehala ikusi da gaur ez zela egun ona izango, bosgarren eta zortzigarren minutuan sartu baitizkio lehen bi golak etxeko taldeak, Antonia eta Rita Chikweluren bidez. Hirugarrena 20. minutuan sartu du Madrilek, Geyseren bitartez, eta hor bukatu dira Athleticen asmo onak. Lucia Garciak 34. minutuan euskal herritarren gola egin badu ere, maldan gora zeukan neurketa Athleticek. 

Bigarren zatian, partida amaitzeko sei minutu falta zirela sartu du laugarren eta azken gola etxeko taldeak; Laura Fernandez izan da golegilea. 

Sailkapenean, seigarren jarraituko dute zuri-gorriek, 24 punturekin, hamasei partida jokatu ondoren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.