Baskoniak lotuta dauka hirugarren postua, eta Joventutek ia ezinezkoa du zortzigarren postura iristea. Baldintza horiekin, zein pizgarri dauka gaur arratsaldeko norgehiagokak? Joan den ostegunean Bartzelonan gertatutakoa errepikatzea. Alegia, presiorik gabe, bi taldeek joko alai eta biziaren aldeko apustua egitea, eta Buesa Arenara bertaratzen diren zaleei ikuskizun polita eskaintzea.
Taldeak egiten dituen huts batzuk zuzentzen saiatzeko erabili nahi du norgehiagoka Ivanovicek. Taldea findu, maiatzaren 17an edo 18an hasiko diren kanporaketei begira. Ordurako sasoi betean egon beharko lukete Pablo Prigionik eta Fernando San Emeteriok, eta horregatik, atseden hartuko dute, berriro, gaur. Beste aukera on bat Heurtelentzat.
Hutsak zuzendu eta jokalariak babestu
Jokoan ezer gutxi dutela ariko dira gaur Caja Laboral eta Joventut; San Emeterio eta Prigioni ez dira ariko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu