Madrilera egingo dituzten joan-etorriekin nekatzen hasita egongo dira honezkero Gescrap Bizkaia taldeko jokalariak. Asteazkenean, Euroligako Top16koa jokatu zuten; gaur, ACB ligakoa, berriro etxetik urrun, eta asteazkenean, Euroligakoa berriro, hori Miribillan. Etzikoan daukate burua bizkaitarrek, gaurkoan baino gehiago. Gaurkoak buelta daukalako, galtzen badute, baina asteazkenekoak ez. Orduan galtzen badute, akabo Euroliga.
Pentsatzekoa da, dena den, asteazkenean egindako hutsetatik ikasteko baliatu nahiko duela jokoa Katsikarisek. Pablo Lasoren taldeak jartzen duen erritmo handia nola eten, hobexeago defendatu, erasoan hainbeste presarekin ez jokatu eta beste. Bistan da, garaipen batek buruko indar handia emango lieke bilbotarrei.
Hutsetatik ikasi, eta asteazkenerako prestatu
Bigarrenez jokatuko du jarraian Gescrapek Real Madrilen kantxan, baina burua Euroligako partidan du (18:00)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu