Aurten lehen aldiz, Atletico de San Sebastian taldeak antolatuko du Lilatoia. Urteroko moduan, ibilbide motza egingo dute, bost kilometro ingurukoa, eta soilik emakumeek parte hartu ahal izango dute. Jadanik ia 4.000 inguruk eman dute izena, eta itxita dago izena emateko epea.
Antolatzaileez gain, bada beste berritasunik. Izan ere, 60 urtetik gorakoentzako atala estreinatuko dute, 60 plus deiturikoa.
Korrikalariak 11:00etan abiatuko dira, Bulebarretik; bost minutu lehenago, berriz, Lilarroler-eko parte hartzaileak aterako dira, 130 inguru denera.