TXIRRINDULARITZA

Iñaki Lejarreta hil da, auto batek harrapatuta

Iurreta parean gertatu da ezbeharra. 29 urte zituen txirrindulariak.

2012ko abenduaren 17a
22:46
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, auto batek jo du Lejarreta Iurreta parean, N-634 errepidean Bilborako bidean, 09:30 aldera. Bertara joandako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute onik atera. Ertzaintza ikertzen ari da zer dela-eta harrapatu duen autoak txirrindularia.

Orbea taldean zegoen Lejarreta (Berriz, 29 urte). Mendiko bizikletan Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 2008an, eta diploma bat eskuratu. Ismael Lejarretaren semea eta Marino Lejarretaren iloba zen.

Hileta elizkizuna gaur izango da, Berrizen, 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.