LUR GAINEKO SOKATIRA

Iaz adina klub, baina lau talde gehiago

Bihar ekingo diote lur gaineko ohiko Euskadiko Txapelketari, Nuarben

DONOSTIA
2004ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Lur gaineko sokatira bete-betean sartu da, denboraldiko bigarren txapelketa hasiko baita bihar, Nuarben (Azpeitia): Euskadiko Txapelketa, zortzikoa alegia. Gipuzkoako herrixka horretan jaiak izango dira eta ez dute usadioa galdu nahi izan, zail baita Nuarbeko jaietan sokatirarik ez izatea. Hain justu, nuarbetarrek bi txapel jantzi dituzte igandean amaitutako Euskadiko Lauko Txapelketan; hirugarrena Laukizko Gaztedik irabazi du.

Txapelketa horrekin alderatuta, Abadiño taldea ez da ariko. Abadiñarrak lehen aldiz aritu dira lur gainekoan, lauko txapelketan, eta proba egitea zuten helburu. Aurrerantzean, goma gainekoari ekingo diote laster. Areso ere aipagarria da, laukoan ez baitzen aritu eta zortzikoan esku hartzea erabaki baitu.Bestalde, emakumezkoek ere proba egin dute lur gaineko laukoan sei urteren ondoren, baina ez dute zortziko talderik osatzerik, eta, horregatik, soilik gizonezkoak ariko dira bihar hasiko den lehian.Iazko txapelketarekin alderatuta, berriz, iaz adina klub ariko dira lehian (sei), baina lau talde gehiago lehiatuko dira, klub batzuek A eta B taldeak zelairatuko dituztelako pisu batzuetan. Gainera, Gaztedik 680 kilokoan ere sokaratuko du talde bat; iaz ez zuen egin. Bestalde, 600 kilokoak izango du partaide gehien. Nuarbek hiru txapel jantzi zituen (600, 640 eta 680 kilo) eta Aresok bat (560 kilo).Nuarbetarrak laukoa amaitu eta beren herriko lehen jardunaldiari begira jarri ziren. «Badugu tiralari aritu pare bat laukoan gutxi aritu direnak, eta horiekin biekin ongi jardun behar genuke. Hamabi gara guztira, eta gustura ari gara, iaz baino gusturago. Halere, ezin gara fidatu, lurrak, epaileak eta gainerakoek garrantzia baitute», esan zuen Altuna entrenatzaileak.Goiherrik 560 eta 600 kilokoetan «zer edo zer» egiteko asmoa dutela adierazi zuen Astorkiza tiralariak igandean, eta laukoan eginikoarekin «pozik» geratu baziren ere «gehiago» prestatu beharko dutela aitortu zuen.Gaztediko Gaminde entrenatzaileak esan zuen 560koan espero dutela lan aipagarria egitea: «Gazteekin talde polita osatzeko moduan gara, baina arituren bat jarri behar badugu, jarri egingo dugu». Getxoztarrek zortzi tiralari dituzte, eta, arazo hori kontuan hartuta, «ahal duten guztia» egingo dutela aipatu zuen Lamas tiralariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.