Kitarako kutsua izango dute aurten Txapeldunen Ligako final-laurdenek, bai, behintzat Atletico Madril eta Real Madrilei dagokienez. Izan ere, aurreko sasoian finala jokatu zuten bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute. Aurreko sasoian Real Madril izan zen Europako txapelduna, finaleko luzapenean Atletico Madril mendean hartuta (4-1).
Beste kanporaketetan, Paris Saint-Germain eta Bartzelona berriro izango dira aurrez aurre —ligaxkan ere elkarren aurka aritu ziren—. Porto-Bayern Munich eta Juventus-Monako dira beste kanporaketak. Joaneko partidak apirilaren 14an eta 15ean jokatuko dituzte, eta itzulikoak astebete geroago.