ERRUGBIA

Iazkoa hobetu beharra dago

Miarritzek Delmas du entrenatzaile berria eta 11 jokalari on fitxatu ditu Top 16a irabazteko

2004ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Heldu den asteazkenean hasiko da Frantziako Top 16 Liga Xapelgoa, eta Miarritzek Beziersen jokatuko du estreinako partida. Miarriztarrek sasoi-aitzineko hiru partida jokatu dituzte eta hirurak irabazi dituzte, Montaubanen, Wasps-London eta Castresen aurka. Gehienbat, Waspsen aurka lehen zatian eginiko jokoa eta Castresen aurkako zenbait minututan erakutsitako ahalmena izango dira ardatz ligari hasiera emateko.

Lapurtarrek iazko Ligako finalera heltzeko xedea ezarri zioten hastapenean, eta baita Heineken Kopako finalerdietara heltzekoa ere. Top 16an, ordea, bosgarren sailkatu ziren. Heineken Kopan, aitzitik,finalerdietan aritu ziren Tolosaren aurka. Beraz, hastapeneko xedearen erdia bete zuten. 2003-2004 sasoiari begira, bistan da, dena irabazteko asmoa dute.Lapurtarrak Frantziako Ligako eta Europako talderik onenetakoa da. 2001-2002 sasoian Frantziako Ligako txapeldunak izan ziren. 2002-2003an, berriz, Top 16ko finalerdiak eta Europako Kopako final-laurdenak jokatu zituzten. Horrelako emaitzak ukaiteko jokalari kopuru zabala eta kalitatekoa ukan behar da, eta horretan saiatu da Marcel martin lehendakaria.Hamaika jokalari fitxatu dituzte; taldea utzi zuten hamarrak bezain onak edo hobeak. Lehen lerroa Lecouls eta Lealamanu'arekin osatu dute. Lealamanua'a samoarrak 20 aldiz jokatu du Samoarekin eta iazko Mundialean aritu zen. Gainera, Bergos, Ormaetxea eta Drogon edozein momentutan zelairatzeko moduko jokalariak dira.Bigarren lerroan, Thion berriz hasi da jokatzen eta sasoi aparta egin dezake. Bi jokalari haundi ekarri dituzte: Booyse hegoafrikarra eta Olibeau; Booyse kolpaturik dago, baina jokalari ona dela erakutsi du.

Hirugarren lerroa gero eta indartsuagoa

Tonitaren lekua Hariñordokik beteko du, eta ez da zalantzan jartzen primeran egingo duela. Ligako lerrorik onena izango da; postuetan asmatzea izango da gakoa. Gibelean Isaac da hutsunea, baina Traille ekarri dute defentsa zulatzeko; badu horretarako indarra. Gainera, Gaitanek jokatu ahal izango du.

Zortzi milio euroko aitzinkontua du Miarritzek, eta Delmas da aitzin-multzoko entrenatzaile berria Pacoren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.