Ibai Gomez: «Osatzeko lekurik onenean nago»

2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Gauza txar guztiek omen daukate alde ona, eta Ibai Gomezek ere aurkitu dio alde onik belauneko lesioari. Zaragozaren aurka min hartu zuen orain hamar egun, debuta egin berritan, eta lauzpabost hilabete beharko ditu sendatzeko. «Osatzeko lekurik onenean nago», adierazi zuen atzo bilbotarrak. «Ez dakit zer gertatuko zen lesio hau orain bi urte Santutxun jokatzen ari nintzenean izan banu». Lesioak futboleko kontuak direla azaldu zuen Ibai Gomezek, lasai. «Baina partida amaieran min har nezakeen». Bestalde, David Lopez eta Iñigo Perez jokatzeko moduan daude jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.