Iban Belasko: «Beste talde bat izango da Euskaltelena, beste filosofia bat»

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Amets Txurrukaren egoera berean dago Iban Belasko. «Telefono dei bat jaso nuen nik ere, minutu bakarrekoa». Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadi berriaren managerra izango denarena zen dei hura ere. «Taldean ez neukala lekurik esan zidan. Besterik gabe». «Gauzei buelta gehiegi eman gabe», gogor entrenatzen jarraitu du. Txinan dago orain, Pekingo Tourrean ariko delako hilaren 9tik 13ra. «Arraroa da egoera, baina ahal dudan mailarik onena emango dut. Beti bezala».

Euskaltelena «beste talde bat, beste filosofia bat» izango dela argituta, hurrengo denboraldirako talde bila dabil Belasko ere. Galdeanoren erabakia «errespetatu» egin behar dela argituta, ezkortasuna ahaztu, eta beste talde batean, «agian, beste lan batzuk» egin ahal izango dituela azpimarratu du. Ilusioari eutsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.