Saunier Duval taldeak Iban Mayo txirrindularia aurkeztu du gaur Bilbon. Giroa izango da maillot horiarekin korrituko duen aurreneko karrera, eta Tourrerako prestatzeko erabiliko du.
Hasteko gogoz dagoela azaldu du Mayok. "Atzean utzi dut nire zati bat, eta talde berriarekin ilusio berriak ditut, lehian hasteko gogoz nago". Girorako ondo prestatzea da orain bere helburua, "Gilberto Simoriren ondoan ahal den gehiena ikasi nahi dut". Euskal Herriko Itzulian ere parte hartuko duela azaldu du.
Txirrindularitza
Iban Mayo aurkeztu du Saunier Duvalek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu