Ibarra A izan da txapeldun 320 kilokoen mailan
SOKATIRA. Ibarra A-k etxean irabazi zuen atzo Lauko Euskadiko Txapelketa, 320 kilokoen mailan. Gipuzkoarrek Berriozarrekin eta Abadiño A-rekin berdindu zuten, baina kitarakoan bi tiraldietan nagusitu ziren, eta, ondorioz, txapela irabazi zuten. Berriozar izan zen bigarren, eta Abadiño A hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu