Ibarrola-Arizmendik jantzi dute binakako txapela trinketean

Final gogorra izan da, eta osoago iritsi dira azken tantoetara; 40-37 irabazi diete Bielleri eta Ozafraini

Patrick Ibarrola eta Thierry Arizmendi, atzoko finala irabazi berritan. B. EDME.
Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2012ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Patrick Ibarrolak eta Thierry Arizmendik 40-37 irabazi zieten atzo Phillippe Bielle eta Patrick Ozafraini, Baionako Modernean jokaturiko trinketeko binakako finalean. Partida luze eta gogorra izan zen, eta irabazleak, bereziki Arizmendi, azken txanpara hobeto iritsi zirelako izan ziren txapeldun. Aurrelari beteranoarentzat binakako hirugarren txapela da. Ezkerparetako profesional ohiarentzat, berriz, lehena.

Apustuak alde izan arren, Ibarrolak eta Ozafrainek kostata irabazi zuten finala. Partida erdialdera alde politak lortu zituzten arren (21-15), Biellek eta Ozafrainek lehia orekatzea lortu zuten (30-30). Aurrelariak lan eskerga egin zuen defentsan, Ibarrola ernegatuz, eta Ozafrainek ahal izan zuen bitartean ondo eutsi zion Arizmendiri. Partida berdindu bakarrik ez, aurretik jartzera iritsi ziren (30-34). Ozafrainek, baina, garesti ordaindu zuen ahalegina azken txanpan. Arizmendi, txapelketako pilotaririk onena, agintzen eta tantoa egiteko ardura hartzen hasi zen, eta txapeldunek zortzi egin zituzten jarraian (38-34). Galtzaileak tanto batera hurreratu ziren (38-37), baina Ibarrolak eta Arizmendirik ez zieten utzi gehiago hurreratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.