Bi lagun ari ziren eskalatzen: Jesus Ibarzo eta Ursi Abajo. Ibilbidearen azkeneko metroak egitea falta zitzaionean erori zen, 12:10ean. Bi paretaren artean geratu zen trabatuta, eta, erreskate zail baten ondoren, bertatik bizirik ateratzea lortu zuten.
Huescako San Jorge erietxean egon da atzotik; gaur hil da, erorikoak eragindako zaurien ondorioz.