Ibilbide berria duela jokatuko da gaur Getxoko Zirkuituaren 74. aldia

2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. 09:00etan hasita jokatuko da gaur Getxoko Zirkuituaren 74. aldia. Aurtengo berritasuna ibilbidea izango da. Getxotik Leioako EHUren campusera igoko da tropela. Zirkuituak 24 kilometro ditu, eta guztira zortzi bira eman beharko dizkiote txirrindulariek. Hamabost talde lehiatuko dira, eta tartean izango dira Movistar, Euskadi Murias, Euskadi Fundazioa eta Caja Rural. Winer Anacona (Movistar) da lasterketa irabazteko faboritoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.