Ibilbide laua alde dauka gaur Jon Aberasturik 23 urtez azpiko proban

Lurdes Oiarbide eta Irene Usabiaga ere ariko dira gaur Munduko Txapelketan, juniorren errepideko proban

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
«Munduko Txapelketa aukera paregabea da niretzat; dena ematera joango naiz». Jon Aberasturiren hitzak dira. 23 urtez azpikoen errepideko proban (13:00) ariko da gaur gasteiztarra, eta ibilbidea alde dauka esprinterrak. «Entrenamendu onak egin ditut, eta fisikoki eta buruz momentu onean nago». 170 kilometro dauzka probak, eta 1.400 metroko desnibela pilatuko dute, hutsaren hurrengoa, alegia. Azken 500 metroek gorako joera txiki bat daukate. «Baina indarrez ondo iritsiz gero, egokia izan daiteke niretzat». Bigarrenez ariko da Aberasturi Munduko Txapelketan.

Lurdes Oiarbide eta Irene Usabiaga, berriz, emakumezkoen junior mailako errepideko proban ariko dira gaur Kopenhagen (Danimarka), 09:30etik aurrera. Oiarbiderentzat «nahikoa sari» bada Munduko Txapelketan aritzea. Usabiagak, berriz, asteleheneko erlojupekoko sentsazio txarra ahaztu nahiko du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.