Kexu agertu zen Ibrahima Balde, atzo, kazetarien aurrean. Gogor kritikatu zuen pasa den larunbatean, Real Madrilen aurkako partidan, epaileak izandako jarrera. Haren ustetan, «talde handien mesedean» hartzen dituzte erabakiak oraingo epaileek. «Ezin du izan. Beti talde txikiak izaten gara guztia ordaindu behar izaten dugunak». Jose Luis Mendilibarri jarritako bi partidako zigorra ere gogor kritikatu zuen.
Ruben Gonzalez, bestalde, min hartuta dago. Gainkarga du izterrean, eta ez du etzi Rayoren aurkako partida jokatuko. Atzoko albiste ona Marc Bertranek eman zuen, gainontzeko kideekin entrenatu baitzen, astebetez min hartuta egon ondoren. Gaur edo bihar jaso dezake senda-agiria.
Ibrahima kexu agertu da epaileek talde handiei ematen dieten tratuagatik
Osasunako aurrelariak uste du gehiegizkoa dela Jose Luis Mendilibarri bi partidako zigorra 0jarri izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu